XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzko-Buru-Batzarra

Oarra.

- Azkenengo egunetan izparringi ontan azaldu dan bezela, Zumarraga'ko Batzokian, goizeko amarretan, Gipuzkoa'ko Erki-Batzar-Nagusia bilduko da, illaren 10'ean.

Billera ortan arazo asko erabilli bearko dirala-ta, Uri-Ordezkariak arren garaiz egon bitez Zumarraga'ko Batzokian.

Amarrak jotzen, ta batzarra irikiko da-ta.

Uri-Ordezkariak batzarrean sartzea nai badute, kredenzialak naita-naiezkoak dira.

Agiri gabe, surrerik ezin.

Oraindik Uri-Buru-Batza'rik bada, Erki-Araudiak bere 10'garren arauan dionatzaz jabetu ez danik, jakin bezate Gipuzko-Buru-Batzarra'k, arazo oneri buruz, sorrotz jokatuko duala.

Batzarrean erabilliko diran gaiak, auetxek dira: a) Igarotako urteko kontu garbiketak eta urrengorako artu-emangaiak.

b) Gipuzko-Buru-Batzarra'ren ana.

c) Erki barrenen aritzen diran gañerako eragingaien lana.

d) Erki gaietan alderdikide ta eragingaien jokabide azterketa; agiriko egikaratan, gizarte arazoetan eta politika gaietan.

e) Urteroko asmoak.

f) Agintari auteskundea.

g) Galde erantzunak.

Lendakaria.